509 Zenbakia 2009-11-20 / 2009-11-27

Euskobooks

Aipamena. Bat. Soziolnguistika aldizkaria, 64: Kale neurketaren V. neurketa, 2006. Emaitzak, azterketak, gogoetak

Egileak: Hainbat Argitaratzaile: Soziolinguistika klusterra Orrialde kopurua: 150 ISSN: 1130-8435 Ezaugarriak: Biztanle gehienontzat udalerria da bere eguneroko jardueraren kokagunea, eta neurri handi batean bertan jokatzen da euskararen etorkizuna, onerako edo txarrerako. Hain zuzen ere, horrexek bultzatu du Kontseilua esku arteko lan hau burutzera, udalerriko hizkuntza-politikaren neurketa oinarri harturik, informazio hori tokian tokiko hausnarketa eta ekimenetarako abiagune eta lan-tresna bihur dadin. Horrela, herrien ezaugarriak (biztanleak, alderdiak, ezagutza, eremu administratiboa, estatus juridikoa eta abar) eta bakoitzak duen hizkuntza-politika aurrez aurre jarri dira, egoeraren arrazoiak ulertu eta aurrerantzean politika eraginkorragoa bideratzeko. Halaber, 66 udalen barne-neurketa egiteaz gainera, azterlan hau hizkuntzaren normalizazioari eragiten dioten oztopo eta hutsuneak identifikatzeko lanabes ezin aproposagoa delakoan gaude.