508 Zenbakia 2009-11-13 / 2009-11-20

Euskobooks

Aipamena. Eusko Ikaskuntzaren XV. Kongresua: Donostia-Baiona 2001. Euskal zientzia eta kultura, eta sare telematikoak

Egilea: Jorge Wagensberg [et al.] Argitaletxea: Eusko Ikaskuntza, 2002 Orrialde kopurua: 1.242 ISBN: 84-8419-907-X O Ezaugarriak: “Euskal zientzia eta kultura, eta sare telematikoak” izenburupean egin zen Eusko Ikaskuntzaren XV. Kongresua, Donostian, 2001eko azaroaren 28tik 30era. Hamaika herrialdetako ehun aditu baino gehiago bertaratu ziren eta horien ekarpenek, gaur liburu moduan bildurik, Euskal Herriko Arte, Kultura eta Zientziaren egoeraren azterketa kunplitua eskaintzen dute, azken iraultza teknologikoak sortu agertokian kokaturik eta XXI. mendearen hasierako gizarte, erakunde eta politika koordenatuen barnean. Informazio gehiago