508 Zenbakia 2009-11-13 / 2009-11-20

Euskobooks

Aipamena. Eusko Ikaskuntzaren XVI. Kongresua: Bilbo, 2005. Garapen Iraunkorra-IT. etorkizuna

Egilea: Mark Goyder [et al.] Argitaletxea: Eusko Ikaskuntza, 2006 Orrialde kopurua: 101 ISBN: 84-8419-047-1 Ezaugarriak: Eusko Ikaskuntzaren XVI. Kongresua 2005ean egin zen Bilbon Garapen Iraunkorraren inguruan. Lehen ataleko txosten eta komunikazioak sei alorretan banaturik ageri: Lurralde Antolamendua eta Kudeaketa eta horien Baliabideak, Gizarte Alderdia, Ekonomia eta Fiskalitatea, Enpresa Dinamismoa, Energia eta Garraioa. Bigarren atalean gogoeta egiten da iraunkortasunari buruz hiriaren ikuspegitik. Erakundeen egitekoa, teknologia berriak, partaidetza erabakiak hartzerakoan eta Garapen Iraunkorraren aurrean gazteriak duen jarrera dira hirugarren atalaren muina. Azkenik, Kongresuaren ondorioak jasotzen dira. Informazio gehiago