Egilea: Markos Zapiain Agirre Argitaletxea: Elkar, 2009 Orrialde kopurua: 217 ISBN: 978-84-9783-682-1 Ezaugarriak: Politika, sexua, filosofia, irakaskuntza, literatura, bere familia, erlijioa, futbola, psikoanalisia... edozer gai jo dezake Markos Zapiainen begirada aztiak eta esku jolastiak. Bere marka, baina, ikuspegian dago, aldi berean umoretsua eta zorrotza, ezusteko perspektiba batetik abiatu eta ekarpen originalak egiten dituena, goiak eta beheak uneoro nahastuz: bere ikasleen pasadizo bat erabil dezake auzi antropologiko bat argitzeko, edo teologia zerutiarrean hasita komuneko eskatologian amaitu. Azkeneko zortzi urteetan idatzitako saiakera laburren bilduma hau XXI. mendearen hasierako kronika atipikotzat ere har liteke, zuzentasun politikotik urruti baina gizarteko bidegabekeriak salatzeko gertu. Idazkera beti malgu, esanguratsu, aldi berean jantzi eta popular batez, entretenimendu nahiz gogoetaren bila doazenak esne-mamitan edukiko ditu, eta irakurri berri dutena zer den zalantzarekin utziko: sakon, oso sakon pentsatzen duen umoregilea, ala alai, oso alai ari den pentsalaria.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.