Egileak: Jon Kortazar, Iratxe Retolaza Argitaletxea: UPV/EHU, 2009 Orrialde kopurua: 162 ISBN: 978-84-9860-270-8 Ezaugarriak: Egungo Euskal Literaturaren Historia nagusia egiteko asmoaren hirugarren pausoa da aurkezten dugun egungo euskal nobela eta zinema, komunikazio sistema biren arteko elkarrizketari eskainiriko begirada. Hiru arlo ditu liburuak eta lehendabizikoan literatura zinemara itzultzeko ahaleginen azterketa teorikoa eskaintzen da, moldakuntza zinematografikoaren bideak, moldeak eta arazoak aztertu eta hizkuntza literarioaren eta zinematografikoaren artean sortzen diren desberdintasunen eta antzekotasunen berri eman nahi delarik bertan. Bigarrenean, zinemara itzulitzako euskal nobelen historia eta azterketa jartzen zaio irakurleari begi aurrean. 1985. urtean grabaturiko 100 metro, Zergatik panpox, eta Hamaseigarrenean aidanez gogoangarrietatik hasi, eta gaur arte egin diren moldakuntza guztiak hartu dira kontutan: 110. Streeteko geltokiaren itzulpena den menos que cero, oso gutxi ikusi den Zeru horiek nobelan oinarrituriko filma eta, azkenik, urteotako Obaba, Kutsidazu bidea, ixabel eta un poco de chocolate (Harkaitz Canok idatzia) filmen irakurketa eskaintzen da. Bukatzeko, nobelaren eta gidoiaren artean sortzen diren fenomenoen berri ematen du liburuak.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.