Egilea: Joxe Azurmendi Argitaletxea: Elkar Orrialde kopurua: 489 ISBN: 978-84-9783-734-7 Ezaugarriak: Bere libururik pertsonalena ondu du Joxe Azurmendik. Abiapuntua ez da edonolakoa: Bitoriano Gandiaga, poeta paregabea, Arantzazun fraidekide izana eta lagun bihotzekoa hiltzera doa. Hari bisitan joan eta, ezinbestean, adiskidearen bizitza eta lanak, izaera eta heziera, nahimenak eta sinesmenak hasi da errepasatzen, eta bere buruarenak ere bai. Gandiagaren obraren azterketa gisa hasitakoak bakarkako meditazio sorta bat dakar berarekin: zer den gaur, XXI. mendean, sinestea; zertan sinesten edo ez-sinesten dugun, nork bere kasa eta denok ere geure historiaren arabera; zeri deritzogun Jainkoa, hura baiesteko nahiz ukatzeko. Azurmendik ohi duenez, milaka irakurketaren dokumentazioa, sentiberatasun erne baten argia eta adimen zorrotz baten finezia elkartzen ditu, landutako gaiei hainbat jirabira eman eta ikuspegi berritzaile bat eskaintzeko, ez eztabaida amaitutzat jo nahi duen maisuaren moduan, ezpada, estereotipo zahar eta konbentzionalismo berriak alde batera utzita, bakoitzak bere baitan pentsa dezan zein den bizitzaren aurreko bere jarrera, bere egia, bere aukera.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.