494 Zenbakia 2009-07-10 / 2009-07-17

Gaiak

Alberto Garateren oroimenean

CABALLERO BASAÑEZ, Carlos IZAGUIRRE, Paco

PRAKAGORRI



Alberto Garate 2008ko uztailaren 17an hil zen, Gasteizen. Eusko Ikaskuntzaren baitan kargu batzuk izan zituen intelektual honek humanismoz beteriko zeinu bereziaz kutsatu zuen bere bizitza ibilbide zabala. Heriotzatik urtebete eman denean, Eusko Ikaskuntzak omenezko ekitaldi xume bat eskaini nahi izan dio, uztailaren 21ean burutuko dena arabar hiriburuan. Alberto Garate lagunari

Gure bizitza, bere joanean

beti da hari hauskorra,

haria etenda, azkar joan zara

aizu, Alberto jatorra!

Donostian jaio, Beasainen hazi,

bihotzean arabarra,

zure izenean elkartu gara

hauxe da gure agurra:

hitzez eta kantuz bete nahi dugu

zurekin daukagun zorra!

Herri maitea izan zara zu,

herri txikia, anitza,

historia zale, kultura zale

batuz hitza eta ekintza:

Umandi, Axular eta Landazuri

berdin Eusko Ikaskuntza,

asmo berritan, amets berritan

eskaini duzu bizitza:

ondorengoak jasoko dugu

zuk utzi duzun emaitza!

Hemen dauzkazu zure maiteak

hemen dago zure Maite,

urte askoan zure ondoan

lagun zintzo eta emazte.

Hiru alaba, biloba jator,

etxeko beste hainbeste

eman lekua bizipozari

eta amets berriak bete,

Albertok hala nahi zuen eta

zoriontsu izan zaitezte!

Anaiarteko sentimenduak,

begietan hainbat malko,

zuk utzitako hutsune hori

ez da hain erraz beteko.

Baina bizitza aurrera doa

bizitza da bizitzeko.

Gerora ere izango zara

gure gogoan betiko,

Bihotz-bihotzez, guztion partez:

Alberto, ESKERRIK ASKO!

Paco Izaguirre

Alberto Garate Goñi

Donostian 1943ko otsailaren 14an jaio eta urte gutxi zituela Beasainera bizitzera joan zen, bertan Lehen Ikasketak eginaz. Donostiara itzultzen da Merkataritza eta Bigarren mailako ikasketak Peñaflorida Institutuan ikasteko, 1965ean Deustuko Unibertsitatean Legelari-Ekonomialari Lizentzia lortzen du. Bere lehendabiziko lana Leongo Iberdueron izango da. Geroago Gasteiz-Vitoriara joan eta General Quimica (Lantaron, Araba) enpresan Administrazio-Zuzendari bezala sartzen da, 2001ean bere erretiroa iritsi zitzaion arte. Geroago, 2004an Euskal Herriko Unibertsitatean Historia ikasketetan Lizentziatuko da.

Bere lanbide jarduna hainbat kultura eta politika ekimenekin bateragarri egin zituen. 1971n Gasteizen ezkondu zen eta 3 seme-alaba izan zituen. Arlo politikoan, 1965tik (Euskadiko Mugimendu Sozialista) ELA-MSEko kide izan zen, 60. hamarkadaren azkenean zatitu eta gipuzkoar gehiengoarekin elkartu zen arte; ESEIren (Euskal Sozialistak Elkartzeko Indarra) sorreran parte hartu izan zuen, Trantsizio politikoaren etorrerara arte bertan jarraituz. 80. Hamarkadan Euskadiko Ezkerran izan zen harik eta PSErekin bat egin zuenera arte, alderdi politiko horretako kide bere heriotza ordura arte izaten jarraituz.

Kultura arloan ekintza ugari garatu izan zituen, beti ere ikuspegi eraginkor, parte hartzaile eta doakotik, arabar kulturako pertsonarik ospetsuenetariko bat izatera bihurtu arte. Aipagarria dira 70. hamarkadako lehen erdian Umandi Ikastolaren sorkuntzan izandako parte hartzea, desagertutako Egin egunkariaren hastapenean, Gasteizen desagertutako Axular Liburudendaren burutasun eta abiaraztean, Landazuri Elkartearen sorkuntzan, bertako Lehendakari izanik, eta Euskal Herriaren Adiskideen Elkartean eta Eusko-Arabiar Elkartean ere buru izan zen. Gainera Done Jakue Bidearen Adiskideen Elkartean eta Valpuestako (Araba) Adiskideen Elkartean eraginkortasunez parte hartu izan zuen.

Bera zendu baino bi hilabete arinago hil zen Henrike Knörr bere adiskide minarekin batera ikertu eta argitaratutako 1025. urteko Reja de San Millan agiriko zergariaren ibilbidea hedatzearen sustatzaile izan zen agiria.

Eusko Ikaskuntzako 1993-2005 epealdian zehar Eusko Ikaskuntzako Exekutiban Diruzain zela lankide eraginkorra izan zen. Halaber Auñamendi Entziklopedia Hiztegiko gaurkotzearen koordinatzailea ere izan zen 2002-2008 urte bitartean, bere azken urteak gogo handiz lan horretan eman zituela.

Gasteiz-Vitorian 2008ko uztailaren 17an 65 urte zituela zendu zen.

Carlos Caballero Basañez