488 Zenbakia 2009-05-29 / 2009-06-05
Eusebio Erkiaga Alastra.
«Endaitz» izenaz ezagutua. Euskal eleberrigile, olerkari eta antzerkigilea. Lekeition jaio zen 1912an. Ekin, Eguna, Yakintza, Euzkerea, Egan, Eusko Gogoa, Olerti eta Anaitasuna aldizkarietan argitaratu ditu lan asko. Euskaltzain osoa da 1963. urteaz geroztik. Obra nagusiak: Arranegi, Araibar Zalduna eta Batetik bestera (eleberriak); Nekazariarena, Azkueren heriotzan, Axular handiari eta Lora gorriak (olerkiak); Antzerti jayan izan naiz, Sinisgogorra eta Kanpaien atsekabez (antzerkiak). Itzulpenak ere egin ditu, Aspaldiko Maigret (Simenon) eta Parmenides (Platon).