487 Zenbakia 2009-05-22 / 2009-05-29

Efemerideak

Efemeridea. Felipe Arrese Beitia 1841 urteko maiatzak 25 jaio zen Otxandion



Felipe Arrese Beitia.

Euskal idazle eta poeta bizkaitarra (Otxandio, 1841-1909). Lanbidez irudigilea zen eta “santugiñe” izena erabiltzen zuen. Hegoaldean ospatutako lehen Lore-jokoetan (Elizondo, 1879) Ama Euskeriari azken agurra olerkiarekin lehen saria jaso zuen eta geroztik ez zuen bakar batean ere huts egin. Aldizkari anitzetan hartu zuen esku. Erdi olerkari, erdi bertsolari honen omen eta itzala foruak galdutakoan galera horrek sortutako samindura eta ondorioak adierazten ondo jakin izanagatik etorri zitzaion; bere mezua herriaren gogoarekin guztiz bat zetorren eta. Aberria eta erlijioa izan ziren bere olerki, soneto, oda eta itzulpenetan gehien erabili zituen gaiak. Gartsua eta oparoa zen; gehiegizko erretorikak moteldu egiten du bere estiloa. Arrakasta handiegia izan ez zuen Diccionario Manual Bascongado y Castellano y elementos de Gramática argitaratu zuen bizkaieraz (1884). Ama Euskeriaren Liburu Kantaria (1900) eta bera hil ondoren argitaratutako Asti-Orduetako bertsozko lanak poesi liburuak ere idatzi zituen.