487 Zenbakia 2009-05-22 / 2009-05-29
Jose Manuel Estonba Arruabarrena.
Gipuzkoar idazlea. Irunen jaio zen 1916an eta Urkiolan hil 1982. urtean. Gasteizen egin zituen teologia ikasketak. Arteaga, Derio eta Bergarako apaiztegietako irakasle izan zen ondorengo urteetan eta urte askoan egon zen misiolari Ekuadorren (1956). Kardaberatz aldizkarian idazten zuen. Hauek dira bere obra nagusienak: Izartxo (eleberria, 1959), Urgaiti’ko mutillak (eleberria, 1962), Oro del Ezka liburuaren itzulpena eta Dechepare (1943, gazteleraz).