Egilea: Orreaga Ibarra Murillo Argitaratzailea: Nafarroako Gobernua Orrialde kopurua: 280 ISBN: 978-84-235-2934-6 Ezaugarriak: Hiztegi honetan biltzen da nagusienik Erroibarren eta Esteribarren egun erabiltzen den eta lehen erabili den lexiko esanahigarri guztia. Xede hori izanik, liburu honetako hitz altxor gehiena elkarrizketen bidez atera dugu. Horrela Erroibarko elkarrizketa anitz Mezkiritzen, Zilbetin eta Lintzoainen egin ditugu hauek baitira euskara beranduen gorde duten herriak. Esteribarko Iragi, Eugi eta Usetxi ere gure hiztegiaren iturri izan dira. Herri hauetatik at, eremu honetan euskara, –neurri handiagoan edo txikiagoan– bildu eta aztertu duten ikertzaile nagusiak hurrengo hauek izan dira: Koldo Artola Hegoaldeko goi-nafarreraren azentua dela-ta (Hurbiltze-saiakera); Pedro Yrizar: Contribución a la Dialectología de la Lengua Vasca 1981, Morfología del Verbo Auxiliar Altonavarro meridional 1982; Aranzadi Zientzia Elkartea: (EAEL) (Euskalherriko Atlas Etnolinguistikoa, 1983); I. Gaminde: Aditza Ipar Goi Nafarreraz, 1985, Esteribarreko aditzak, 1986; M. Pikabea: Expresiones temporales en el habla coloquial en el Valle de Erro 1985; Ana María Echaide: El euskera en Navarra; Encuestas Lingüísticas, 1965-67, 1989; eta nik neuk, Mezkirizko toponimiaz, 1991, Cispamplonés barietatearen inguruan, Erroibarko Lexikoaren gainean eta hurrengo urteetan egindako lanak... (cf. bibliografia).
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.