Aipamena. Klima-aldaketa globalaren zientzia eta politika
Egileak: Andrew E. Dessler, Edward A. Parson Argitaletxea: UPV/EHU Orrialde kopurua: 354 ISBN: 978-84-9860-211-1 Ezaugarriak: Zergatik da hain nahasia klima-aldaketari buruzko debatea? Batzuek diote krisi izugarria ate-joka dugula, besteek, aldiz, klimaaldaketaren aldeko ebidentzia oso ahula dela. Batzuen ustez, berotegigasak murrizteko ahaleginek lur jota utziko dute gure ekonomia, besteen iritziz arazoak gehiegizko kosturik gabe konpon daitezke. Ezinezkoa da alde biak zuzen ibiltzea, baina komunikabideek eskaintzen dituzten argibideetatik ez da erraza izaten aldarrikapen kontrajarri hauen funtsa balioestea. Liburu argi, zehatz eta ulergarri honetan, Dessler eta Parsonek zientzia atmosferikoan eta politikan duten esperientzia konbinatzen dute zientzialariei, politikariei eta hiritarrei klima-aldaketaren labirintuan zehar laguntzeko asmoz. Zientziaren eta politikaren araubideak alderatu eta eskumenean diren aukerak azaltzen dituzte. Klima-aldaketaren gaiari buruzko informazio oinarrituaren egarri den irakurleak, eta baita politika-eztabaidetan zientzia nola erabili ohi den interesatzen zaionak ere, guztiz argigarri aurkituko du liburu hau. Andrew E. Dessler: Zientzia atmosferikoen saileko irakaslea da Texas A&M Unibertsitatean. Harvard Unibertsitatean doktoretza lortu ondoan, NASAn eta Maryland Unibertsitatean lan egin du 2005.erarte. Estatu Batuetako gobernuaren aholkularia izan da Zientzia eta Teknologia Politikan; bertan hasi zen Parson-ekin lankidetzan. Ozono geruza eta klimaren fisikari buruzko hainbat argitalpenen zientifikoren egilea, badu beste liburu bat klimaren inguruan: “The Chemistry and Physics of Stratospheric Ozone” (Academic Press, 2000). Edward A. Parson: Zuzenbide eta Ingurumena eta Baliabide Naturalen irakaslea Michigan Unibertsitatean. Fisika eta Kudeaketazientzian lizentziatua, eta Harvard Unibertsitateko doktorea Politika Publikoan. Bertako Kennedy School of Government-ean irakasle izan da, Canadako gobernuaren, EBko National Science Foundation erakundearen eta gobernuaren aholkularia izan da. Ingurugiroaren politikari buruzko hainbat argitalpenen egilea da; Parsonen azken liburua “Protecting the Ozone layer: Science and Strategy” (Oxford University Press, 2003) da.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.