Aipamena. Teoria makroekonomikoa III irakasgaia: ariketa ebatziak
Egileak: Cruz A. Echevarría, Amaia Iza, Sara de la Rica, Amagoia Sagasta Argitaletxea: UPV/EHU Orrialde kopurua: 106 ISBN: 978-84-9860-212-8 Ezaugarriak: “Teoria makroekonomikoa III irakasgaia: ariketa ebatziak” liburuak Teoria Makroekonomikoa III-ko ikasleek, Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomi eta Enpresa Zientzien Fakultateko laugarren mailakoek, irakasgaiaren azterketen deialdi ezberdinetan erantzun behar izan dituzten galdera eta ariketak biltzen ditu. “Teoria makroekonomikoa III irakasgaia: ariketa ebatziak” liburua irakasgaian erabiltzen etorri garen testu-liburu eta oinarrizko erreferentzien irakaskuntzari laguntza material bezala planteatzen da: Análisis Macroeconómico I, Bigarren Argitalpena, A. Novales eta C. Sebastián, Marcial Pons Argitaletxea, eta Análisis Macroeconómico II, Alfonso Novales eta Carlos Sebastián, Marcial Pons Argitaletxea. “Teoria makroekonomikoa III irakasgaia: ariketa ebatziak” liburuak 3 motatako kuestioak aurkezten ditu (bere ebazpenarekin): I) aukera anitzeko kontzeptuzko galderak, II) ariketa numerikoak, eta III) garapen laburreko kontzeptuzko galderak. “Teoria makroekonomikoa III irakasgaia: ariketa ebatziak” liburua, UPV/EHU-ko Eleaniztasun Planarekin bat eginez, argitalpen hirueleduna da: gaztelania, euskara eta ingelesa.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.