
Artisautza
Xabier Mendibe. Makilak: Artisaua
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Xabier Mendibe Mateo Donostian jaio zen, 1957ko ekainaren 16an. Salustiano eta Genoveva zituen gurasoak, nafarrak biak.
Lehen ikasketak bukatu eta gero, Errenteriako Don Bosco lanbide-eskolara joan zen, Lanbide Heziketa egitera. Maisutza ikasi zuen, automatismoen espezialitatea aukeratuz.
Soldaduska bukatutakoan, Alex Import enpresan hasi zen lanean. Obretako makinak konpontzen dituen enpresa horretan jarraitzen du gaur egun ere.
1989 aldera, makilak lantzen hasi zen, denbora pasatzeko, besterik gabe. Hasieran lagunei oparitzen zizkien makilak, baina gero enkarguak jasotzen hasi zen. Beste horrenbeste gertatu zitzaion egurrezko letreroekin ere, baina gai horretaz geroago mintzatuko gara.
1982an Maribel Morenorekin ezkondu zen eta bi seme izan zituzten: Eneko (1985an jaioa) eta Gorka (1987).
Makilak eta letreroak egiten ditu, bi teknika erabiliz: tailatzea eta piro-grabaketa.
2009ko martxoan, ia ehun makila ezarri zituen ikusgai Donostiako Club Vasco de Camping elkartean, eta berebiziko arrakasta izan zuen.
Xabier Mendibe Mons pasealekua, 98-5 B DONOSTIA Tel.: 943 29 29 03
