471 Zenbakia 2009-01-30 / 2009-02-06

Euskobooks

Aipamena. Ura, Gipuzkoako bizi iturri: El agua en Gipuzkoa

Egilea: Iñaki Urrizalki (testuak) Argitaratzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia Orrialde kopurua: 239 ISBN: 978-84-7907-551-4 Ezaugarriak: Historiaren hasieratik, ura zibilizazioen garapenean eragin handiena izan duten baliabideetako bat izan da. Gizakiak, bere beharrak asetzeko, ura hartu, bildu eta bideratu du. Era berean, defentsak eraiki behar izan ditu, ur goraldietan zehar urak hartzen zituen lurrak okupatu dituelako eta noizean behin urak eskatu egiten ditu lur horiek. Uraren paisaiak bere aisialdirako erabili ditu eta natura birsortuz benetako artelanak burutu izan ditu. Baina aurreko mendean zehar, hiri nahiz industria garapenak sistema urtarren degradazioa eragiten dute. Horrenbestekoa izan da degradazio hori, ezen azken hamarkadan pertsona eta erakunde batzuek hondatze hori eten egin behar zela ikusi zuten. Ekosistema urtarren kontserbazioa, ingurumen emariak, ibaiaren espazioa eta tankerako terminoak entzuten hasi ziren eta, pixkanaka, “uraren kultura berria” izendapena jaso duen horrek geroz eta jarraitzaile gehiago ditu. Kultura berri honen funtsa da, uraren politikak, dagozkien ekosistemen kontserbazioan eta errespetuan oinarritu behar direla.