469 Zenbakia 2009-01-16 / 2009-01-23

Euskobooks

Aipamena. Arriskuaren eraketa dinamikak: arriskuak gobernatzeko proposamen konposizionala

Egilea: Hannot Rodriguez Zabaleta Argitaletxea: UPV/EHU Orrialde kopurua: 347 ISBN: 978-84-9860-064-3 Ezaugarriak: Andoni Ibarra irakaslearen zuzendaritzapean idatzitako tesi honek arriskua du gai nagusitzat. Hau da, garapenaren alderdi ilunatik helduko zaio zientziaren eta teknologiaren dinamiken azterketari, hain zuzen ere arriskuaren fenomenoa dinamika horiei karakteristikoa zaiela uste dugulako. Izan ere, ez dago gaur egungo zientzia eta teknologia ulertzerik ez bafa haiei –testuinguru ekonomiko-industrial jakin batean beti ere– karakteristikoa zaien arriskuaren ezaugarria aintzat hartu gabe. Baina nola ulertu arriskua? Nola eratzen da? Zeintzuk dira bere kontrol mekanismo zientifiko-instituzionaletan identifika daitezkeen gabezi eta arazoak? Eraginkorrak al dira kontrol eta kudeaketa saiakera instituzional horiek? Zein da hiritargoak oro har aurrerapenaren arriskuekiko duen jarrera? Galdera hauei guztiei, eta egin zitezkeen beste hainbati erreparatuz gero, argi dago geurea ez dela arriskuen sailkapen edo taxonomizazio lan bat izango, nolabait gure gizarteetako arriskuen berri zehaztua emango lukeena. Asmoa oso bestelakoa da: arriskuaren konstituzio edo eraketa anitzari (epistemologikoa, teknikoa, politikoa, ekologikoa, publikoa, ekonomikoa) erreparatzea, berau fenomeno poliedrikoa dela erakutsi, eta izaera anitz edo konplexu horren baitako gobernaketa proposamena egitea.