468 Zenbakia 2009-01-09 / 2009-01-16

Euskobooks

Aipamena. Aiako Harria Parke Naturala

Egilea: Iñigo Doria Argazkiak: Gema Arrugaeta Argitaratzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia Orrialde kopurua: 199 ISBN: 84-7907-497-3 Ezaugarriak: Liburu honetan, alde batetik, naturaren arkitekturak denboraren joanean eraiki dituen paisaiak eta txokoak argazkitan ikusiko ditugu; eta, bestetik, gizakiek ingurura egokitzeko eta ingurua beren bizimodura egokitzeko gauzatutako jarduerak azalduko dizkigute. Azkenik, parkea nola erabili eta nola zaindu jakiteko, liburuak hainbat baliabide jarriko ditu eskura. Hala, bisitariak parkeaz gozatu ahal izango du, eta, aldi berean, bere bizitzaren testuingurua osatzen duen lurrari buruz ikasi.