Aipamena. Harreman-estilo berri bat: Egiteko dagoen organizazioen aldaketarako
Egilea: Koldo Saratxaga Argitaletxea: Elkar Orrialde kopurua: 228 ISBN: 978-84-9783-542-8 Ezaugarriak: Enpresaren kontzeptua aldatuz doa eta aldatuz jarraituko du, eta horrenbestez, horren barruan sortzen diren giza harremanak ere aldatuz joan beharko dute ezinbestean. Koldo Saratxagak Harreman estilo berri bat proposatzen digu; ez da nekatzen esateaz enpresak pertsonetan oinarrituz antolatu behar direla, haien sormenean, haien parte hartzean eta inplikazioan funtsatuz, hori delako enpresak organizatzeko modurik eraginkorrena. Koldok bere esperientzietan oinarrituz, Irizar-ekoa kasu, hitz egiten du; arrakastan oinarritutako sendotasuna dute bere argudioek. Garai bateko egitura piramidal zaharkituek ez dutela balio erakusten digu, enpresa eta lana kontzeptu hierarkiko baten arabera antolatzen direnean, pertsonek bere gaitasunak galtzen baitituzte; ez dira sortzaile, ez dute lanarekiko, proiektuekiko, erantzunkizunak bere gain hartzen, ez bada nagusien eta goitik behera izendatutako arduradunen aginduak betetzeko. Horren aurrean, Koldok proposatzen du enpresaren egiturak pertsona guztien inplikazioa behar duela, pertsonak direlako proiektuak aurrera ateratzen dituztenak. Eta enpresak proiektu direla funtsean esaten digu. Harreman-estilo berri bat duten enpresak nola egituratu behar diren ere pausoz pauso adierazten digu, beti ere ideiak, sormena, inplikazioa direla garrantzitsuenak azpimarratuz.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.