466 Zenbakia 2008-12-19 / 2009-01-02

Gaiak

Jangela solidaria

JANGELA SOLIDARIA

Jangela Solidariaren sorrera

Jangela Solidaria 2004ko udan sortu zen Angel Olaran, Hernaniko Misiolari Aita Zuriarekiko harremana dela medio. Angelek 14 urte daramatza Wukroko behartsuenei laguntzen, Tigray lurraldean (Etiopia).

Hasieratik Angelek kezka berezia adierazi zuen Wukroko neska-mutiko umezurtzekiko atentzioa dela eta. Kezka hau areagotzen joan zen Wukrora iristen ziren umezurtz kopurua handitzen joan zen heinean, eta ondorioz umezurtz guzti haiei atentzioa ematea gero eta zailagoa izateaz gain, ez zen nahikoa. Orduantxe erabaki zen Jangela Solidaria izeneko proiektua sortzea, gutxienez 500 neska-mutiko umezurtz elikatzeko helburu nagusiarekin.

Proiektua 2005eko martxoaren 18an plazaratu zen eta hasieratik medicusmundi gipuzkoaren laguntza izan du, bere proiektutzat hartua izan delarik.

Argazkia: Ahron de Leeuw.

http://www.flickr.com/photos/ahron/213130467/ Helburuak eta emaitzak

Wukroko 500 neska-mutikoren elikadura ziurtatzeko Jangela Solidariak gutxienez 500 pertsonen atxikimendua lortzeko apustua egin du, erregularki ematen duten diru-laguntzaren bidez proiektuak aurrera egingo duela bermatuz. Horrela, Wukroko neska-mutiko umezurtzen elikadura ziurtatu nahi da ahalik eta urte gehienez. Gaur egun, badugu 316 pertsonen eta proiektuari atxikiriko entitateen laguntza. Bataz beste bakoitzak 25,62 ¤ko diru laguntza ematen du hilero. Diru honekin eta entitate publiko eta pribatu, enpresa, elkargo eta pertsona anonimoek emandakoarekin 26.000 ¤ bidali dira Wukrora hiru hilabetero gaur arte. Jangelako bazkideek diru bidalketen agiriak jasotzen dituzte. Gauzatutako jarduerak

Jangela Solidariaren zabalkunderako eta baliabide hauek profitatzeko honako ekintza hauek gauzatu dira:

1. Luberri ikastolan egin zen proiektuaren aurkezpena prentsaurreko baten bidez. Bertan izan ziren Andoni Aduriz, Hilario Arbelaitz, Carlos Arguiñano, Juan Mª Arzak, Martin Berasategui, Pedro Subijana eta Peio Garcia Amiano gastronomoa euren atxikimendua adierazteko.

2. Geroago, liburu bat argitaratu zen pintxoen errezetekin (Donostiatik Etiopiara) Peio Garcia Amiano eta Euskal Herriko Gastronomia Etxeak egina. Liburua euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu da.

3. Proiektua zabaltzeko eta plazaratzeko hitzaldi informatiboak antolatu dira kultur etxeetan Gipuzkoako hainbat udaletxeetan: Oiartzun, Berastegi, Donostia, Errenteria, Lazkao, Irun eta Hernani. Sentsibilizazio ekintzak ere egin dira Intxaurrondo eta Lazkaoko ikastoletan eta Mary Word ikastetxean.

4. Garagardoaren Feria, Sukaldarien Euskadiko Txapelketa, Santo Tomaseko Feria eta Musika Hamabostaldia bezalako ekitaldiak aprobetxatu dira Jangela Solidariaren postura hurbiltzen zen publikoari proiektuaren berri emateko.

5. 2006ko abenduan Donostiako Musika Eskolak bere gabonetako emanaldia Jangela Solidariaren alde eman zuen Donostiako Kursaal aretoan.

6. 2007ko azaroan Chillida-Lekuk bere ateak Jangela Solidariari ireki zizkion.

7. Donostiako orfeoiak 2008ko urrian bere kontzertu bat Jangela Solidariaren alde eman zuen.

Andoni Aduriz, Hilario Arbelaitz, Pedro Subijana, Martín Berasategui, Juan Mari Arzak, Carlos Arguiñano sukaldariak eta Peio Garcia Amiano gastronomoa. Jangela Solidaria komunikabideetan

Urte hauetan zehar, Jangela Solidariak partaidetza garrantzitsua izan du komunikabideetan. Honek proiektua zabaltzeko aukera eman du eta modu honetara bazkideen, hainbat entitateen eta beste hainbat enpresen atxikimendua lortu ahal izan da.

PRENTSA: Diario Vasco, Noticias de Gipuzkoa, El Mundo, Deia, Berria, Hitza, Gara, Baikara, Ikastolen, Federakuntzaren Aldizkaria, Ronda Iberia, …eta kitto!, Hernaniko Kronika, Revista de Iberia, Barren.

TELEBISTA: ETB, TVE, Localia, TeleDonosti, Goierri Telebista.

IRRATIA: Euskadi Gaztea (2006 ko martxoko solidaridade kanpaina), Euskadi Irratia, Punto Radio, Herri Irratia, COPE, Cadena Ser, Radio Euskadi, Onda Cero, Onda Vasca.

INTERNET: www.elmundo.es, www.deia.com, www.gara.net, www.berria.info, www.aeg.es, www.xrjunque.nom.es, www.egaztea.com, www.bebesymas.com, www.ambigu.net, www.spidervisit.com, www.cybereuskadi.com, www.medicusmundi.es, www.educacionenvalores.com, www.eldiariovasco.com, www.somos51.com, www.zaindu.com, www.jangelasolidaria.com

Eskerrak

Jangela Solidariak bene-benetan eskerrak ematen dizkie ondorengo pertsona, enpresa eta entitateei musu-truk emandako laguntzagatik:

Lacunza Hizkuntza Akademia, Ad-hoc, Andoni Luis Aduriz, Aritz Trueba, Lazkaoko Udala, Legazpiko Udala, Euskal Eerriko Gastronomi Etxea, AEG ikasketa zentrua, Club Atlético de San Sebastián, Sukaldariak (Hilario Arbelaitz, Carlos Arguiñano, Juan Mari Arzak, Martín Berasategui eta Pedro Subijana), Medikuen Elkargoa, Gipukoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofiziala, Diario Vasco, Eitb (euskadi gaztea), Eugenio Lizardi, Gipuzkoako Farmaziak, UPV/EHU-ko 0’7% elkartasun fondoa, Jose Maria Imaz Fundazioa, Grupo Delta, Intxaurrondoko Talde Gastronomikoa, Guifarco, Gupost, Luberri Ikastola, Ikastolen Elkartea, Intermezzo, Javi Lopez Altuna, Kutxa, Miguel Ángel Adán, Musika eta Dantza Eskola, Donostiko Udala, Olde Produkzioak, Peio García Amiano, Pingon empresa, Musika Hamabostaldia, Rec, Unión Farmacéutica, Vicki Davis, Walter Kruse, Orfeon Donostiarra, Ikerlan s. coop.