463 Zenbakia 2008-11-28 / 2008-12-05

Efemerideak

Efemeridea. Juan Inazio Iztueta Etxeberria, idazle eta dantzaria, 1767ko azaroaren 29an jaio zen



Juan Inazio Iztueta.

Euskal idazle gipuzkoarra (Zaldibia, 1767-1845). Zerga-biltzailea eta kartzelako zuzendaria izan zen. Lapurreta bat leporatuta 1801-07 bitartean kartzelan egon zen. Frantsesen inbasioaren garaian afrantsesatua izan zen. Euskal dantzak galzorian zeuden garaian berreskuratu egin zituen; Donostian dantza-taldeak sortu eta honako liburuak idatzi zituen Guipuzcoaco dantza gogoangarrien condaira edo historia beren soñu zar eta itz-neurtu edo versoaquin (1824) eta Euskaldun anciña anciñaco (1826). Larramendiren belaunaldia deitu izanaren partaidea izan zen eta Larramendik proposaturiko neologismo ugari erabili zituen bere idazkietan. Euskal Herriaren historia, folklorea eta kultura ondo ezagutzen zituela erakutsi zuen lan hauetan: Guipuzcoaco provinciaren condaira edo historia (1847).