461 Zenbakia 2008-11-14 / 2008-11-21

Efemerideak

Efemeridea. Antonio Arrue Zarautz 1976ko azaroaren 16an hil zen Donostian



Antonio Arrue Zarautz.

Euskal idazlea (Asteasu, 1903 - Donostia, 1977). Legegizon eta politikari tradizionalista (Gipuzkoako «Comunión Tradicionalista» izeneko alderdiko burua), euskarari egin zion, ordea, sarrera erakundeetan. «Egan» aldizkariaren zuzendaria, A. Irigarai eta K. Mitxelenarekin batera, artikulu ugari idatzi zuen euskaraz garaiko euskal aldizkarietan. Jan-Edanak liburua, sukaldaritzari buruzko artikuluak biltzen zituena, eman zuen argitara. G. Arestiren lehen laguntzaile eta bultzatzaileetakoa izan zen.