Egilea: Jose Ramon de Miguel Argitaratzailea: Ordiziako Udala Orrialde kopurua: 199 ISBN: 978-84-606-4564-1 Ezaugarriak: Andres Urdanetaren bizitza kontatzen du “Urdaneta eta bere garaia” liburuak eta bere garaiko testuinguruan txertatzen du bere bizitza. Jaio zen herria, Ordizia, lehen kapituluak aipatzen du bakar bakarrik, baita familia loturak ere. Garaiko testuingurua azaltzen da, munduko potentzia handienak ziren Gaztela eta Portugalen arteko lehia ere bai, itsasoak menderatzeko izan zuten lehia, alegia. Hurrengo hiru kapituluak Jofre García de Loaysaren espedizioa aipatzen dute, eta horren kronista nagusia izan zen Urdaneta bera. Espedizio horretan jaso zuen Urdanetak hogeita hamar urte geroago Filipinetarako espedizioaren itzulerako bidea gidatzeko jakinduria. Bidaia horren kontakizuna, Mexiko-Filipineta-Mexiko (itzulerako bidea), hurrengo kapituluetan aztertzen da, 1539 urtetik aurrera Mexikon egin zuen egonaldiarekin hasita, han egin zituen lanak eta izan zituen ardurak, eta 250 urtez munduko merkataritza baldintzatu behar zuen bidaiaren prestakizunak. Itzulerako bidea amaitutakoan, Gaztelara joan zela azaltzen du, Erregeari kontu emateko joan zen, eta bere jaioterria bisitatu
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.