Egileak: Adolfo Arejita, Ander Manterola, Segundo Oar-Arteta Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritza Orrialde kopurua: 56 ISBN: 978-84-457-2646-4 Ezaugarriak: Euskararen jatorriaren inguruan den lehenengo auzia, ikertzaile eta jakingurako askorentzat, hau da: nondik dator euskara? Zein ote da gure hizkuntzaren jatorria? Itauna zehaztasun gehiagoz eginda: nola agertu da “euskara” deritzagun hizkuntza hau Europaren sartaldeko bazter honetan, Garona eta Ebro ibaien bitarteko lurraldean? Gaurko begiz ikusita, Euskal Herria deritzan lurraldean oraindik bizirik dagoen hizkuntza banako hau nondikoa ote da? Galdera horren atzean dagoen auzia korapiloz betea da benetan. Izan ere ez zaio euskal hizkuntzari senide edo ahaide jakinik ezagutzen, ez hurrean ez urrunetan. Aspalditik sortu eta garatu diren hipotesiek ez dute oraindino argirik ekarri auzi honi buruz. Euskararen inguruan dugun bigarren auzia euskararen gaur arteko iraupenaren gainekoa da. Zelan jadetsi ote du hain luzaro bizirik irautea, antzinate zaharraren lausopean galtzen diren denboretatik gaurdaino? Bien bitartean zergatik aldendu dira zeharo inguruko beste hizkuntza zahar guztiak, batzuetan arrastorik ere utzi barik, eta hizkuntza batzuk seguruenik euskarak baino hiztun gehiago zituztenak? Euskarak gorabehera edo uholde historiko guztietatik bizirik irtete hau esplikatzeko teoria bat baino gehiago ipini dira mahai gainean.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.