Egilea: Kepa Korta Carrión (ed.) Argitaletxea: UPV/EHU Orrialde kopurua: 280 ISBN: 978-84-8373-991-4 Ezaugarriak: Gauza gutxi dugu geureago hizkuntza baino. Egunero darabilgu, eta ez digu arreta edo esfortzu handia eskatzen, zereginik arruntenetan, behintzat. Eta, hala ere, beti eragin digu mirespen berezi bat. Liluratuta utzi gaituzte beti haren aparteko ezaugarriek. Animalien artean, gizakiak gizaki, pertsonak pertsona egiten gaituena jo izan da eta jotzen dugu gaur ere. Baina jainkoek emandako dohain paregabetzat hartu dugu maiz. Naturaz haragoko boterea dakarren baliabide mirakuluzkotzat. Gauza arruntenen nahiz harrigarrienen arrazoizko azalpenaren bila, urrundik dator filosofian hizkuntzari buruzko kezka ere. Hizkuntzaren filosofia deritzan arloa, ordea, XIX. mendearen hondarrean jaio eta XX.ean hazi eta heldu zen, eta filosofiako gogoeta eta eztabaida eremurik oparoenetakoa bihurtu. Liburu honetan, sarrera labur batekin batera, euskaraz aurki daitezke hizkuntzaren filosofiako alerik garrantzitsuenetako batzuk: Gottlob Frege, Bertrand Rusell, Alfred Tarski, Peter Strawson, Paul Grice, John Austin, Keith Donnellan, Saul Kripke, Michael Dummett eta John Perryren testuak, jatorrizko hizkuntzatik euskaratuak. Hitzaren liluraren aurrean filosofiak abiatutako gogoeta bidean bere kabuz murgiltzeko aukera dauka orain irakurle euskaldunak.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.