Euskonews Gaztea
Gaiak: Irakurleen udako argazkiak
EUSKONEWS GAZTEAren ERREDAKZIOA
EUSKONEWS GAZTEAren deialdiari erantzunda, udako hainbat argazki bidali dizkigute gure irakurleek.
Animatu eta bidali iezaguzu zure argazkia!
Eskerrik asko guztioi!
(Irudiak handitzeko, klikatu gainean)
La Habana
Aitor Irigoien naiz eta nire neskalagun Leirerekin Uztailean Kuban izan nintzen. Lehenik La Habana hiriburuan egon ginen, gero Trinidaden eta azkenik Cienfuegosen. Oso bidaia ederra eta aberasgarria izan zen, eta zerbait desberdina ikusi nahi duen orori gomendatuko nioke. Argazkian, La Habanako Iraultzaren plazan gaude, gure atzean Che-ren irudi ezaguna duen eraikin publikoa aurkitzen da. Plaza honetan eman ohi ditu bere diskurtsoak Fidelek eta argazkian hutsik agertzen bada ere, hitzaldi bat dagoen bakoitzean jendez gainezka egoten da, ikaragarria!
Azua
Uda Euskal Herrian ere eman daiteke, lasai asko eta gustura gainera. Josetxuk horixe egin du eta bazter ugari bisitatzeko aukera izan du. Argazki hau Uribarri Ganboa urtegiko Azua herrixkaren inguruetan atera zuen, txirrinduan zihoan goiz eder batean.
Blue Lagoon
Oiartzundik bidali digu Leire Mitxelenak argazki hau. Blue Lagoon Maltako Comino irlan dagoen urmael natural bat da. Bainu bat hartzeko leku zoragarria! Bertara itsasontziz bakarrik iritsi daiteke eta aholku bat; bertara goizean goiz iristea, leku txikia izanda, dena turistez betetzen baita.
Venezia
Koldo Ginartek bidalitako argazki honetan "Veneziako inauterietako maskara tipikoak ikus daitezke. Forma eta kolore asko eta askotakoak dira."
Mendiola
Elisabet Arizmendik familiarekin egindako irteera batetan egin zuen argazkia, bere herritik (Arrasate) ez oso urruti. Aretxabaletako Mendiola auzotik Urkulu ikusten da eta Euskonews Gazteari erakutsi nahi izan dizkio hango parajeak.
Niagara
Eider Larrañagak bidali digu argazkia. Abuztuan AEBn egon zen eta Niagarako ur-jauzi famatuak ikusteko aprobetxatu zuen. Asko gustatu zait; ia borobila osatzen duen ortzadarra sortzen da eta harrigarria da.
Maeztu
Argitxuk Arabako Maeztun eman ditu oporraldiko egun batzuk, bere aitonaamonen etxean eta elizako dorrea erretratatu du Euskonews Gazterako. Bere ustez oso dorre bitxia da. Eta animatzen ditu irakurle guztiak Maeztu bisitatzera: bertako ogia eta odolosteak ospetsuak dira. Anima zaitezte!
Bolzano
Stelvio da argazkiko portua eta Italiako Alpeetan dago, Bolzanoko probintzian. Abuztuan bertan egon zen Irati Olalde bizikletan ibiltzen. Dolomitetatik gertu dago eta portuak 49 bihurgune ditu.
Gasteiz
Imanol Trebiñok hartutako argazkia dugu hau. Bere hitzetan, Gasteizko Arriaga Parkean boleibolean jolasten agertzen dira etorkin koadrila bat, eta interesgarria iruditu zitzaion. Aurtengo uztailean atera zuen.
Zarautz
Haizea Goldarazena naiz eta argazki hau bidali nahi izan dizuet. Azkoitiko udaleku batean ateratako argazkia da. Zarautzen hartua dago, hondartza ondoan dagoen bide batean eta Tafallako lau neska eta monitore bat eskultura baten barruan ikus daiteke. Eskuinetik ezkerrera: Joana, ni, Oihane, Yara eta Araia.