452 Zenbakia 2008-09-08 / 2008-09-19

Euskonews Gaztea

Gaiak: Txatxilipurdi, gazteentzako elkartea

TXATXILIPURDI Elkartea

Fitxa teknikoa

Elkartearen izena: Txatxilipurdi Elkartea Egoitza: Pablo Uranga 6 Behea Herria: Arrasate P.K. 20500 Lurraldea: Gipuzkoa Posta elektronikoa: idazkaritza@txatxilipurdi.com Telefono zenbakia: 943 795446 Web orria: www.txatxilipurdi.com/ Elkartearen helburua

Euskararen erabilera bultzatzea, haur eta gaztetxoentzat bideraturiko ekintza, egitasmo eta tresnak bultzatuz.

Txatxilipurdi elkartea AED euskara elkartetik sortu zen, duela 14 urte. 800 bazkide ingururen sostengua du eta ordutik udalekuak antolatu, ludotekak eta gaztetxokoak kudeatu eta tailerrak egin ditu euskararen erabilera bultzatzeko. Egun, Arrasaten egiten dugu lan gehiena, baina urte osoan zehar Aretxabaleta, Eskoriatza eta Zaldibar herrietan ere aritzen gara lanean eta era puntualean Euskal Herriko probintzia gehienetan. Lan poltsa zabalik

Ikasturte berria hasi da eta txatxiliko lan taldean jendea behar dugu. Lanpostu ugari dauzkagu betetzeko:

- Astean zehar ludoteketan edo gazte txokoetan lan egingo duten hezitzaileak behar ditugu, haur eta gazteekin lan egiteko. - Aste bukaeretan ere gaztelekuak kudeatzeko hezitzaileak behar dira. - Eta urtean zehar antolatzen ditugun tailerretan lan egingo duen lantaldea ere osatzen gabiltza.

Hezkuntza ez formalean lan egin nahi baduzu, bidali curriculuma gure web gunearen bitartez edo ekarri iezaguzu bulegora.