Euskonews Gaztea
Gaiak: Irakurleen udako argazkiak
EUSKONEWS GAZTEAren ERREDAKZIOA
EUSKONEWS GAZTEAren deialdiari erantzunda, udako hainbat argazki bidali dizkigute gure irakurleek eta datozen asteotan horiexek izango ditugu protagonista.
Animatu eta bidali iezaguzu zure argazkia!
Eskerrik asko guztioi!
(Irudiak handitzeko, klikatu gainean)
Bolzano
Stelvio da argazkiko portua eta Italiako Alpeetan dago, Bolzanoko probintzian. Abuztuan bertan egon zen Irati Olalde bizikletan ibiltzen. “Dolomitetatik gertu dago eta portuak 49 bihurgune ditu.”
Gasteiz
Imanol Trebiñok hartutako argazkia dugu hau. Bere hitzetan, “Gasteizko Arriaga Parkean boleibolean jolasten agertzen dira etorkin koadrila bat”, eta interesgarria iruditu zitzaion. Aurtengo uztailean atera zuen.
Zarautz
“Haizea Goldarazena naiz eta argazki hau bidali nahi izan dizuet. Azkoitiko udaleku batean ateratako argazkia da. Zarautzen hartua dago, hondartza ondoan dagoen bide batean eta Tafallako lau neska eta monitore bat eskultura baten barruan ikus daiteke. Eskuinetik ezkerrera: Joana, ni, Oihane, Yara eta Araia.”