Irakurlearen Txokoa Euskonews eko adiskideok: Estatu Batuetan ikasten dagoen euskaldun bat naiz. Orain dela gutxi ezagutzen dut zuen lana, eta benetan bikaina iruditzen zait. Zuek guztiok agurtzeaz aparte, Irakurlearen Txokoak ematen duen aukeraz baliatu nahi nuke galderatxo bat egiteko, ea baten batek lagundu ahal didan. Nire aita Artaxona herrian jaio zen, Nafarroan. Bera jaio eta bizi izan zen etxea XVII. mende bukaerakoa zen (tamalez, orain dela hilabete batzuk suntsitu dute etxe berriak egiteko). Atearen gainean, haurlausa bat zeukan, eta bertan hitz batzuk landuta. Osorik irakurtzea lortu ez badut ere, berbetako batzuk honakoak ziren (oker ez banago): "Revenrendisimo y *** sennor don Carlos de Bayona". Carlos de Bayona, bestalde, Artaxonako kale baten izena da. Udaletxean galdetu nuen pertsonaia hori nor izan zen, eta nire aitaren etxea historikoki norena izan zen, baina inork ez zuen jakin erantzunik ematen. Saiatu naiz beste leku batzuetatik bilatzen, baina orain arte ez dut suerterik izan. Agian irakurleren batek pistaren bat eman ahal izango dit Carlos de Bayona honen gainean. Hala balitz, asko estimatuko nioke. Besterik gabe, ondo izan ana i. morales < > I've just applied for a subscription to your weekly electronic newsletter, Euskonews & Media, about Basque science and culture. I'm elated at the linguistic contributions being made at EHU. For years Basque culture has interested me, and I wish to attain at least a reading knowledge of Euskara in order to gain an appreciation of Basque literature, folklore, music, and tradition. Thank you! Ward Evans Sail honetan irakurleek bidalitako iritzi eta artikuluak kaleratuko ditugu. Parte hartu nahi izanez gero helbidera bidali. En esta sección se publicarán las opiniones y articulos que envíen nuestros lectores. Si desea participar envíelos a Dans cette section seront publiés les opinions et les articles envoyés par nos lecteurs. Merci d'adresser vos textes au au cas oú vous souhaiteriez participer. In this sectionwill be published the articles and opinions sent by the readers. If you would like to take part please send them to
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.