42 Zenbakia 1999-07-16 / 1999-07-23

Irakurlearen Txokoa

Irakurlearen Txokoa

Irakurlearen Txokoa Kaixo, lagunok Astero zuen aldizkaria arretaz begiratzen duen irakurleetariko bat naiz. Sarritan aurkitzen ditut nire interesekoak diren artikuluak, eta horietariko hainbat gordetzeko nahia izaten dut. Hala ere, ez zait egokia iruditzen artikuluak inprimatzen ibili behar izatea. Hori dela eta, galdetu nahi dizuet ea artikuluekin libururen bat osatu edo CD ren bat egiteko asmorik duzuen. Nire ustez, bi formula horietako bat oso egokia litzateke artikuluak gorde eta berriro ere irakurri ahal izateko. Ibon Txapartegi (Iruñea) Asko pozten gara zure mezua jasotzeaz, izan ere, irailean aterako dugu zuk proposatzen diguzun CD a. Jakin badakigu garrantzitsua eta baliogarria izan daitekeela artikuluak biltzen dituen euskarri bat edukitzea, eta beraz, laster izango duzu eskuartean. Oraindik guztiz zehaztu gabe badago ere, seguruen salgai jarriko dugu CD a. Hala ere, irailean emango dugu argibide gehiago. Mila esker eta laster arte. Euskonews&Media Sail honetan irakurleek bidalitako iritzi eta artikuluak kaleratuko ditugu. Parte hartu nahi izanez gero helbidera bidali. En esta sección se publicarán las opiniones y articulos que envíen nuestros lectores. Si desea participar envíelos a Dans cette section seront publiés les opinions et les articles envoyés par nos lecteurs. Merci d'adresser vos textes au au cas oú vous souhaiteriez participer. In this section will be published the articles and opinions sent by the readers. If you would like to take part please send them to