449 Zenbakia 2008-07-18 / 2008-07-25

Artisautza

María Asunción Nogués. Damaskinatua: Tresnak

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

TRESNAK

Hauek dira Damaskinariaren laneko tresnak: Burdinazko bola. 15 kiloko pisua izan ohi du. Kanal bat du, eta kanalaren alde batean torloju bat, pieza lanera eramango duen zurezko takoa kanalera lotzeko erabiltzen dena. Zurezko triangelua. Bola triangeluan jartzen da, eta horri esker, bolak edozein posizio hartu dezake, eta ez da mugitzen. Hainbat tamainatako eta aho motatako puntzoiak. 150 mm luze ingurukoak izan ohi dira. Ahoaldea estua dute, eta beste muturra –mailuaren talka jasotzen duena– zabalagoa. Damaskinari mailua, txikia, buru zabalduna, metal grabatzaileek erabiltzen dutenaren antzekoa. Marrazkiak egiteko tresnak: erregelak, konpasa, lapitzak, etab. Damaskinatu beharreko pieza lakrea erabiliz takoari atxikitzen zaio, eta takoa bolan lotzen da. Azken hori egurrezko triangelu baten gainean jartzen da; horrela, damaskinariak edozein posiziotan jarri dezake bola.