449 Zenbakia 2008-07-18 / 2008-07-25

Artisautza

María Asunción Nogués. Damaskinatua: Historia

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

HISTORIA

Gaztelerazko ATAUJÍA edo TAUJÍA metalean eginiko titakadura gisa definitu dezakegu. Hau da, metalean beheragune bat egitea, ondoren beste metal batzuekin betetzeko, jeneralean metal preziatuekin, urrarekin edo zilarrarekin.

Antzinatetik ezagutzen da teknika hori, Antzinako Egiptoren, Greziaren eta Erromaren garaietatik. Gainera, sableak apaintzeko asko erabili zen Japonian eta Txinan.

Eibar inguruko tailerrak oso famatuak izan ziren, era horretako dekorazioa erabiltzen baitzuten armak nobletzeko eta apaintzeko.

Eusebio de Zuluaga, lan horretan ziharduela, lan metodo berri bat erabiltzen hasi zen. Geroago zehatzago ikusiko dugun legez, eremua hortzen bidez marratzeko sistemagatik aldatu zuen “puntzoi bidez beheratzeko” sistema tradizionala. “Hortz bidezko ildokaketaren” ondoren, metal preziatua jartzen zen haren gainean. Era horretan askoz kalitate hobeko lanak lortzen ziren. Sistema horri Zuluagak DAMASKINATUA deitu zion.

Metodo hori erabiliz eskopetak, hautsontziak eta ontziak apaindu zituen, baita Prim-en panteoia eta Loiolako (Azpeitiko) San Inazioren Basilikako aldarea ere. Eusebio de Zuluaga Madrilen jaio zen 1808an. Blas de Zuluaga eibartarraren (Gorteko armaginaren) semea zen. Eusebioren seme Placidok bere aitak asmaturiko DAMASKINATUAREN sistema perfekzionatu eta hobetu egin zuen. Plazidoren semea Ignacio de Zuluaga margolari famatua izan zen.