449 Zenbakia 2008-07-18 / 2008-07-25

Efemerideak

Efemeridea. Federico Belausteguigoitia idazlea 1947ko uztailaren 23an hil zen



Federico Belausteguigoitia. «Belaustegigoitia’tar Perderika» Idazle arabarra (Laudio, 1877 - Areeta, 1947). Deustuan eta Escorialen Zuzenbidea eta Filosofia eta Letrak ikasketak egin ondoan, Durangon bizi izan zen. Euskal Esnalea aldizkariko lankidea, lan hauek eman zituen argitara: Por la lengua nacional vasca (1909), Euskeraren ikasbide erresa (1912), ¿Quiere ud. hablar en euskera?, Historia de una mujer vasca (1931), Andoni Deunaren bizitza (1919), La unificación del euskera (1919) eta Hacia una lucha de verdad pro-euskera (1936).