447 Zenbakia 2008-07-04 / 2008-07-11

Efemerideak

Efemeridea. Frantzisko Zalakain Illarramendi 1915eko uztailaren 5ean jaio zen Errenterian



Gipuzkoar burkide komunista eta idazlea (Errenteria, 1915 - Donibane Lohizune, 1971). Gerra Zibilean iparraldeko frontean borrokatu ondoren Mexikora erbesteratu zen eta, antza, atxilo hartu zuten El Pason. Geroztik Grenoblen eta Parisen bizi izan zen. Mexikon hasi zen euskaraz idazten, Euskadiko Alderdi Komunistaren ordezkaritzak han argitaratzen zuen Alkartu aldizkarian. Gero, Euzkadi Obrera eta Arragoa agerkarietan argitaratu ditu artikulurik garrantzitsuenak. Euskadiko alderdi komunistak 1964. urtetik aurrera argitaratu zuen Arragoa aldizkariaren arima eta zuzendaria izan zen Frantzisko Zalakain.