439 Zenbakia 2008-05-09 / 2008-05-16

Euskobooks

Aipamena. Arkitekturaren gida, 1850-1960: Gipuzkoa

Egileak: Hainbat Argitaletxea: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Euskal Herriko arkitektoen Elkargo ofiziala Orrialde kopurua: 526 ISBN: 84-707-461-2 Ezaugarriak: Gida hau Gipuzkoako Aldundiaren Arkitektura Zerbitzuaren eta Euskal Arkitektoen Elkargoaren Gipuzkoako Delegazioaren ekimena da. Bertan garai jakin batean probintzian egindako hainbat arkitektura-lan agertzen dira. Garai hori XIX. Mendearen lehen hamarkadan hasten da, probintzian lehen jauzi industriala, demografikoa eta ekonomikoa eman zenean, eta 1960 hamarkadako industrializazio handiarekin amaitzen da. Bestetik, Donostiako Arkitekturaren Gidarekin hasitako bidea osatzera dator beste hau. Hura Euskal Arkitektoen Elkargoaren lana izan zen, Gipuzkoako Delegazioaren eskutik, eta erreferentzi garai horretako (1850-1960) eraikin donostiarrak izan zituen aztergai. Beraz, ulertzekoa da honako gida honetan Donostiaren eremuko eraikinik ez agertzea.