437 Zenbakia 2008-04-25 / 2008-05-02

Euskobooks

Aipamena. Biztanleria magrebtarra Euskal Autonomia Erkidegoan: Egoera eta itxaropenak

Egileak: Juan Luis Fuentes Nogales, Trinidad L. Vicente Torrado (Zuzendariak) Argitaletxea: Ararteko Orrialde kopurua: 260 ISBN: 978-84-89776-17-3 Ezaugarriak: Hemen aurkezten dugun hau Ararteko erakundeak iragarritako beka baten emaitza da. Beka hori, bere garaian, Bizkaiko Birgizarteratzeko Institutuari (IRSE) eman zitzaion. Zenbait pertsonak urteak eman dituzte beka honetan lanean. Euskal Herrian finkatutako magrebtarren egoera eta itxaropenak jorratzen ditu. Hortaz, kulturazko, erlijiozko... bereizgarri jakin batzuk dituen biztanle atzerritarren sektore bati hurbiltzen zaio. Ikerketa guztien arabera, bertako biztanleek errezelo apur bat edo gaitzespen adierazgarria erakusten dute sektore horrenganako. Lan honetan, funtsean, magrebtarren hitza, beren eskarmentua, beren iritziak, beren proposamenak... bildu nahi ziren. Eta 40 gizon eta emakume magrebtarri egindako elkarrizketen bidez lortu da hori. Lanaren zati nagusia elkarrizketa horietan lortutako informazioaren azterketak hartzen du. Eta bildutako informazio hori zenbait kapitulu eta ataletan ordenatu da.