438 Zenbakia 2008-05-02 / 2008-05-09

Euskobooks

Aipamena. Aintzinako maisuak eta maisu modernoak: Bilboko Arte Eder Museoaren bildumetan

Egileak: Hainbat Argitaletxea: Bilbaoko Arte Eder Museoa Orrialde kopurua: 160 ISBN: 84-87184-62-6 Ezaugarriak: Aurreko erakunde independiente biren arteko batasunak ekarri zuen Bilboko Arte Eder Museoaren sorrera: Arte Eder Museoa, 1908an sortua, eta Arte Modernoaren Museoa, 1924an inauguratua, batu ziren berria sortzeko. Bilboko Arte Eder Museoaren gaur eguneko bildumak Erdi Arotik hasita eta gaur egunera arteko koadro ugari eta estiloan aberatsak biltzen ditu. Hirian gertatzen ari den modernizazioan parte hartzeko konpromisoa indartsu hartu dugu; hori dela-eta, ia ehun urteko historian, bide bikoitza hartu dugu bilduma burutzeko: batetik, antzinako artearen eta arte modernoaren adibide esanguratsuak bildu ditugu; bestetik, gaur eguneko adierazpen artistikoak jarri ditugu agerian, ingurukoak batez ere. Horrela, bada, ohikoa ez den arte-esperientzia osatu dugu, denbora-hausketarik gabe aurkeztua. Argitalpenak ehun bat obra biltzen ditu, Museoak dituen 6.000tik gorakoen artean aukeratuak. Horien bitartez, Museoaren bildumagile-ibilbidea erakusten da, ugaritasunean zein kalitatean. Aukeraketa horrek obrak eskuratzeko moduak ere aipatzen ditu eta azpimarratzen du bildumagile eta mezena partikularrek egindako dohaintzen eta legatuen garrantzia eta erakunde sortzaileak (Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza) egindako etengabeko aportazioen ekarpena.