Egilea: Joxe Manuel Odriozola Argitaletxea: Elakr Orrialde kopurua: 256 ISBN: 978-84-9783-580-0 Ezaugarriak: Hedabideetako kalaka gogaikarriak euskal nazioaren muin-muineko auziak argitu ordez nahastu egiten dituelakoan, sasia garbitzeari ekin dio egileak, abertzaleen artean euskarak zer leku hartzen duen aztertzeko, batik bat. Ohiko ezker-eskuin edo epel-gori banaketen ordez, beste bat jotzen du Odriozolak funtsezkotzat. Zorrotz aritu da egilea bere ikuspegiaren defentsan, euskal kultura eta politikako hainbat lekukoren hitzak jorratuz eta kritikatuz, batekoak eta bestekoak gupidarik gabe astinduz eta xaxatuz. Dudarik gabe, euskaltzale nahiz abertzaleei oro har zer pentsatu eman beharko liekeen liburua.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.