435 Zenbakia 2008-04-11 / 2008-04-18

Efemerideak

Efemeridea. Bitor Gaubeka Duo idazle eta inprimagile bizkaitarra 1894. urteko apirilaren 12an jaio zen



Bitor Gaubeka. «Gautarbi», «Bitxor», «Etxekua», «Garaitz» deitua. Bizkaitar idazlea eta inprimagilea (Bermeo, 1894 - Bermeo, 1979). Katalunian egin zituen ikasketak. Euskal inprimagile garrantzitsuenetakoa izan zen 1936. urtea arte. Historiako obrak idatzi zituen: Matxitxako, Bermeo’ko lenengo elizea eta Domenigus eta Albonika. Euzkadi, Euzko Deya, Ereintza, Busturiko Kistar Ikastia eta Euzkerea agerkarietan plazaratu zituen bere lan aipagarrienak.