Egileak: Hainbat Argitaletxea: Euskaltzaindia Orrialde kopurua: 744 ISBN: 978-84-954338-33-1 Ezaugarriak: Katea luzea bezain sendoa da, Euskaltzaindiaren historian, Jean Haritschelharrek osatu duena. Dela euskaltzain oso, dela kargu eta arduradun (euskaltzainburu zein euskaltzainburuorde), Jean Haritschelharrek betidanik eskaini dizkio Euskararen Akademiari bere ahala eta lana. Bistan da, hortaz, ondo merezitako omenaldiari berea eman behar zaiola. Emok emaileari, egiok egileari, dio esaera zaharrak. Halaxe egin nahi izan dute euskaltzainkideek omenaldi honen bidez. Helburua: Haritschelharri itzuli, neurri txiki eta labur batean, liburu gisa, berak Akademiari eskuzabal eman diona. Hartara, belaunaldi eta zeregin desberdinetako kideak dira liburu honen egile.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.