432 Zenbakia 2008-03-14 / 2008-03-28

Euskobooks

Aipamena. Aiala Kantzilerraren figura: La figura del Canciller Ayala

Egileak: Michel García, ... [et al.] Argitaratzailea: Arabako Foru Aldundia Orrialde kopurua: 271 ISBN: 978-84-7821-691-8 Ezaugarriak: Pero Lopez de Aialak kulturaren inguruan igaro zuen bizitza osoa. Zaldun nobleen familia baten jaiotako seme zaharrena izan bazen ere, heziketa klerikala ere jaso zuen, hein handi batean. Horretan familiari lotutako hainbat faktorek izan zuten zerikusia. Aita Aialatarren bigarren semea zen; Toledon hazi zen amaren eta amaren neba Pedro Gomez Barrosoren zaintzapean, Aialatarren adar horretakoak Toledon bizi zirelako, duela belaunaldi batzuk. Bien bitartean, aitak -hau da, Kantzilerra izango zenaren aitonak- ez zien jaramon handirik egiten seme-alaba legitimoei, eta Murtziako erreinuan ziharduen; izan ere, han utzi zituen bere ondasun guztiak bi seme sasikoren eskuetan.