Aipamena. Farmazia-teknologia: I liburukia. Sistema farmazeutikoen oinarrizko ezaugarriak eta eragiketak
Egilea: José Luis Vila Jato Argitaletxea: UPV/EHU Orrialde kopurua: 618 ISBN: 978-84-9860-027-8 Ezaugarriak: Sendagaiak prestatu eta formulatzeko eginkizuna arte gisa hartu izan da urte askoan; eginkizun horren ikerketan –diziplina gisa hartua– zenbait ezaguera enpiriko eta deskripziozko hartzen ziren aintzat. Gaur egun, ordea, diziplina horretaz jarduten dugunean, zorroztasun zientifiko handiko nozio multzo bat, garapen bizkorrekoa, erabiltzen dugu. Eremu horretan garatzen da gaur egungo Farmazia-teknologia, urteetan Farmazia Galeniko gisa ezagutu dugun arlo horren osagai izan den diziplina, alegia. Farmazia-teknologiak posizio ezin hobea du gaur egun; izan ere, haren inguruko arazo ugari konpondu ondoren, oinarri zientifiko sendoko diziplina dugu orain. Jakintza hori ikasgeletara eramatea da Farmazia-teknologiaren liburu honen bi liburukien xede nagusia. Liburuki honetan, bi atal nagusi daude: batean, sistema farmazeutikoen jakingai funtsezkoenak aipatzen dira, eta, bestean, oinarrizko eragiketak. Bigarren liburukian, berriz, forma farmazeutikoez gainera, ekoizpenean egin beharreko kalitate-kontrola aztertuko da.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.