430 Zenbakia 2008-02-29 / 2008-03-07

Gaiak

Atzoko Aquariuma iruditan

AQUARIUM DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN

Fernando de Buen biologoa lanean G.O.E.ko laborategi zaharrean. 1915 urtea. G.O.F. Artxibategia. Euskal arrantzaleen etxe bateko sukaldearen erreprodukzioa, Aquariumaren lehen egoitzan egina, gerora Miramar zinema izango zen lekuan. 1916 urtea. G.O.F. Artxibategia. Vicente Laffite, G.O.E.ko presidentea, Alfontso XIII.a Erregeari harrera egiten Aquariumeko sarreran inaugurazioko egunean. 1928 urtea. Kutxa Fototeka. Aquariumeko fatxada nagusia. 1931 urtea. G.O.F. Artxibategia.. Arrantzale-multzoa Aquariumeko fatxadaren aurrean, “Lazaro 2” ontzia hondoratu zela-eta, laguntzak eskatzen. 1931 urtea. Kutxa Fototeka. Balea jarri aurretik, solairu nagusia natur zientzietako bildumarik garrantzitsuenekin. 1931 urte. G.O.F. Artxibategia. Donostiako haur-talde bat Aquariuma bisitatzen. 1932 urtea. Kutxa Fototeka. Gipuzkoako Ozeanografi Elkarteko kideak eta “Xauen” itsasontziko eskifaia, Bizkaiko Golkoan Ozeanografi kanpainak egin zituena. 1932 urtea. G.O.F. Artxibategia. Balearen hezurdura enblematikoa Aquariumean. 1934 urtea. Kutxa Fototeka. Estropada-eguna Donostiako Aquariumaren aurrean. 1943. urtea. Kutxa Fototeka. “Victoria” itsasontzia Aquariumeko itsas historiako solairuan Juan Sebastián Elkanoren oroitzapenezko instalazioaren aurrean. 1971 urtea. G.O.F. Artxibategia. Aquariumeko itsas historiari eskainitako solairua arrantzale baten etxearen eszenografia herrikoia. 1971 urtea. G.O.F. Artxibategia.. Aquariumeko langile bat sepiaren arraultzak erakusten.