424 Zenbakia 2008-01-18 / 2008-01-25

Efemerideak

Efemeridea. Jose Eizagirre Aiestaran 1948ko urtarrilaren 23an hil zen Donibane Lohizunen

Jose Eizagirre Aiestaran. Gipuzkoar idazlea eta eleberrigilea (Tolosa, 1881 - Donibane Lohizune, 1948). Zuzenbideko ikasketak egin zituen Madrilen. Aldizkari ugaritan idatzi zuen (Euskal Esnalea, Gure Herria, Euskalerriaren alde, Yakintza, Gernika). 1913. urtean Basotarrak operaren libretoa idatzi zuen. Eusko Ikaskuntzako kide izan zen eta hitzaldi asko eman zituen han eta hemen euskarari eta euskal literaturari buruz. Euzko Alderdi Jeltzalekoa zen; Madrilgo Gorteetarako diputatu aukeratu zuten Gipuzkoan 1918an eta 1931an. 1937an Euzkadiko Auzitegi Militarreko buru izendatu zuten. Gerraren ondoren Ekaitzpean eleberria eman zuen argitara erbestean (Buenos Aires, 1945).