422 Zenbakia 2008-01-04 / 2008-01-11

Efemerideak

Efemeridea. Frantzisko Lopez Alen, pintore eta idazlea, 1866. urteko urtarrilaren 9an jaio zen



Frantzisko Lopez Alen. Euskal idazle eta pintore gipuzkoarra (Donostia, 1866-1910). Bere poesiek sari ugari jaso zuten. Beste askoren artean Okendo almirantearen biografia (1894); Josecho euskal poema (1896) eta histori lanak egin zituen (Iconografía biográfica de Guipúzcoa. Galeria de Guipuzcoanos ilustres, 1898; Estudio histórico-artístico del Convento de San Telmo de la ciudad de San Sebastián, 1905; Memoria artística de San Sebastián y descripción de las Fiestas Eúskaras,1906). Pintore gisa, Donostiako Udaletxe Zaharreko pinturak egin zituen XVII. Mendeko ko Donostiako bizimoduan oinarriturik. Udal Liburutegiko zuzendari, Donostiako kronikari eta Historia eta Arte Ederretako San Fernando Erret Akademiako kide izan zen.