420 Zenbakia 2007-12-14 / 2007-12-21

Euskobooks

Aipamena. Hizkuntza politika aurrera begira: Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2005-2009 egitasmoa

Egileak: Hainbat Argitaletxea: Eusko Jaurlaritza Orrialde kopurua: 70 euskaraz / 74 gaztelaniaz ISBN: 84-457-2407-X Ezaugarriak: Dokumentu honetan aurkezten dizkiguten lan-ildoek datozen urteotan hizkuntza politikan jarraitu nahi den norabide nagusia erakutsi nahi dute. Bertan esaten den bezala, erabileraren aldeko dema honetan gizarte osoaren inplikazioa beharko dugu. Horregatik, hizkuntza normalkuntzaren inguruan elkarrizketa sozial eta politiko etengabea bultzatzea proposatzen da. Elkarrizketa lasaia, irekia, kritikoa, aurreiritzirik gabea, gardena, zintzoa. Euskarak ahalik eta adostasun sozialik zabalena behar eta merezi duelako. Ondoren aurkezten diguten gogoeta hauek, beraz, elkarrizketa hori bultzatzeko abiapuntu egokia izatea nahi da.