419 Zenbakia 2007-12-07 / 2007-12-14

Euskobooks

Aipamena. Sagarrak Euzkadin: Manzanas en Euzkadi

Egileak: InazioMujika Iraola Argitaletxea: Alberdania Orrialde kopurua: 120 ISBN: 978-84-96643-32-1 Ezaugarriak: Sagarrak Euzkadin eginbide baten historia da. Hitz emate batena. 1937ko ekainean, Faxistak Bilbon sartzear daudela, Euzkadi beregainaren ametsaren azken gauean, agintariek Carlton hoteletik alde egin dute eta Kuireka gudariak Lehendakaritzako egoitza izan den hotelaren zaintzan gelditu da kazetari ingeles batekin. Gau osoa hizketan eta kantuan pasatzen dute. “Bat-batean, Kuirekak eskuak heldu zizkidan eta zin eginarazi zidan, itzuliko nintzela. Dena pasatutakoan itzuliko nintzela eta munduari kontatuko niola Euzkadin zer gertatu zen. Arrazoia nork zuen. Zin egin nion”, hala aitortzen du kazetari ingelesak. Zin hori betetzera dator hamar urte geroago. Autoreak Bidasoa eta Blasco argazki-funtsak miatu ondoren ideia hartuta idatzi du kontakizuna. Gertakari haietan parte hartutako jendearen hainbat lekukotza idatzi eta ahozko errealak baliatu ditu kontakizunaren egitura osatzeko. Nahasketa horretatik sortu da adiskidetasun bati buruzko ipuin hunkigarri hau.