Egilea: Andrea Aiape Arbe Argitaletxea: Gernikako Bakearen Museoa eta Gernika-Lumoko Udala Orrialde kopurua: 319 ISBN: 84-933222-3-7 Ezaugarriak: Ekimen honen bidez, XX. mendeko gernikar emakumeak eta Gernikan lan eta bizi izan diren emakumeak ezagutzeko ate bat zabaldu nahi dugu, herriko protagonista ahaztu hauei omenaldi xume bat egin euren izenak eta aurpegiak berreskuratuz. Gure amak, amumak eta berramumak ezagutu, gure herria ere hobeto ulertu ahal izateko. Izan diren sujeto aktibo moduan berreskuratu nahi izan ditugu, gure historia, ikuspegi berri batetik ikusteko aukera eskeiniaz. Honetarako iturririk preziatuena erabili dugu, hau da emakumeen ahotsa. Hainbeste urtetan isilik mantendu den emakumeen ahotsa. Beraz, XX.mendeko gernikar emakumeak eta emakumeen bizitza eta lana Gernikan, hauen ahotsak eta bizipenak berreskuratzen saiatu gara, erakusketa eta ikerketa hau hiru atal nagusitan banatu ditugularik.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.