Aipamena. Amerikako hizkuntza aniztasuna: La diversidad lingüística en América
Egileak: Belen Uranga, Andoni Barreña, Itziar Idiazabal, Estibaliz Amorrortu, Ane Ortega eta Estibaliz Izagirre Argitaletxea: Erein Orrialde kopurua: 216 ISBN: 978-84-9746-410-9 Ezaugarriak: UNESCO Etxeko Amarauna taldeak egindako lan honetan, Amerikako hizkuntza-aniztasuna ezagutzeko oinarrizko informazioa ematen da, Mexikotik hasita Hego Konoraino. Liburu honekin, hiru helburu bete nahi ditu Amaraunak: Amerika kultura- eta hizkuntza aniztasunean zein aberatsa den erakustea, hizkuntza eta kultura amerikar asko desagertzeko arriskuan daudela jakinaraztea eta, azkenik, jendeari munduko hizkuntza-ondarea gordetzearen garrantziaz kontzientzia harrarazi eta horretan sentsibilizatzea. Amerika da mundu osoan aniztasun handiena duen kontinenteetako bat, eta, proiektu honekin, batetik, aniztasun horren berri eman nahi zaio gizarteari eta horretan sentsibilizatu eta, bestetik, ohartarazi nahi dugu aniztasun hori errespetatzea bidezko garapena bermatzeko bide bakarra dela. Gainera, balioetan eta elkarren arteko errespetuan oinarritutako hezkuntza sendotu nahi da, giza eskubideen funtsezko oinarria izan dadin. Horren guztiaren helburua zera da: desagertzeko arriskuan dauden hizkuntzak eta kulturak berreskuratzeko eta biziberritzeko programak sustatzea eta babestea.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.