419 Zenbakia 2007-12-07 / 2007-12-14
Uniqual, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia, Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen arabera sortu zen; hain zuzen ere, Lege horren VI. Tituluko bigarren kapituluaren arabera. Agentziak, legez Zuzenbide Pribatuko ente publikoaren forma hartu du, eta unibertsitateen gaietan eskumenak dituen Eusko Jaurlaritzako sailari atxiki zaio, honako xede honekin: euskal unibertsitate-sistemaren eremuan kalitatea ebaluatu, egiaztatu eta ziurtatzea, nazioarteko europar eremua kontuan izanda.
Misioa
Bere xedea garatuz, jarraian zehazten diren interes orokorreko helburuak lortzen ahaleginduko da Uniqual Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia:
a) Euskal Unibertsitate-sistemaren kalitatea hobetzen laguntzea, irakaskuntzaren edo ikaskuntzaren eta kudeaketaren arloetan.
b) Gizarteari eta pertsonei informazioa ematea.
c) Administrazio publikoei eta unibertsitateei informazioa eta irizpideak ematean erabakiak hartzeko euren prozesuetarako. Eginkizunak
Bere estatutuen arabera, honako eginkizun hauek dagozkio Uniqual Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziari:
a) Unibertsitateen, goi-mailako irakaskuntzako ikastetxeen eta ikerketako unibertsitate-institutuen jardueren, programen, unibertsitate zerbitzuen eta kudeaketaren kalitatea ebaluatu, egiaztatu eta ziurtatzea.
b) Ikasketa-planak edo horietan egin beharreko aldaketak onartu aurretik, beren kalitatea ebaluatu eta egiaztatzeko.
c) Unibertsitateek eta goi-mailako irakaskuntzako ikastetxeek eskaintzen dituzte titulu ofizial eta berezkoak eskuratzeko ikasketen kalitatea ebaluatu eta egiaztatzea, baita goi-mailako unibertsitate-hezkuntzako atzerriko tituluak eskuratzeko ikasketak eskaintzen dituzten ikastetxeena ere.
d) Irakaskuntzen egiaztapena egitea, kalitatearen europar esparrua kontuan izanda.
e) Unibertsitateek beren kalitatea ebaluatzeko dituzten sistema eta prozedurak ebaluatu, egiaztatu eta ziurtatzea.
f) Unibertsitate publikoak irakasleak eta ikertzaileak kontratatu behar dituenerako, Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legeak aurreikusten dituen txostenak ematea, horien merezimenduak ebaluatuz.
g) Irakasle irakurleak kontratatzeko txostenak egitea.
h) Txostenak egitea unibertsitateentzat, hezkuntza administrazioarentzat, gizarte-eragileentzat eta, oro har, gizartearentzat.
i) Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 34. artikuluan Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileentzat aurreikusitako ordainsari-osagarriak esleitu ahal izate aldera, irakaskuntzako, ikerketako eta kudeaketako merezimenduak ebaluatzea.
j) Irakasle bakoitzak -funtzionario zen kontratatutako- arlo hauetan egin dituen merezimenduak baloratzea: euskera unibertsitateko jarduera guztietan benetan sartzeari begira egindako jardueretan, eta bereziki, irakaskuntzako, zientzia gizartera zabaltzeko eta ikerketa-jarduera gizartera hedatzeko materialen prestaketa eta kudeaketan, orobat espezializatutako glosarioenean.
k) Publikoak ez diren unibertsitateetako irakasleen irakaskuntza eta ikerketa jarduera ebaluatzea.
l) Ikerketaren kalitatea ebaluatzea.
m) Ebaluatze-, ziurtatze- eta egiaztatze-ereduak hobetu eta berriztatzeko azterlanak egitea.
n) Ebaluazioa eta kalitate-irizpideak nazioarteko eta Europako esparruan alderatuz sustatzea.
o) Hezkuntza-administrazioa, unibertsitateak eta gainerako erakundeak beren eginkizunen eremuan aholkatzea.
p) Unibertsitateen gaietan eskumenak dituen sailak eta unibertsitateek agindutako lanak.
q) Bere jardute-eremuarekin zerikusia duelako esleitutako beste edozein eginkizun. Kode etikoa
Uniqual Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren ebaluaketa eta egiaztapen prozesua honako jardun-printzipio hauek arautuko dute:
Gardentasuna: Eskatzaile guztiak prozesuaren gardentasunaz jabetzen direla ziurtatu behar da, prozesuaren beraren konfidentzialtasuna konpromisoan jarri gabe. Honako hauek dira ildo horretan harturiko neurriak: Beharrezkotzat jotzen den informazio guztia jendaurrean jartzea zenbait prozesu aurrera eramateko, hala nola eskaerak egitea, dokumentuak jasotzea, merezimenduak ebaluatzea, txostenak ematea eta erreklamazioei erantzutea. Arlo guztietan eskaerak aztertuko dituzten lantaldeen osaera jendaurrean jartzea, baita kontsultaturiko espezialisten zerrenda ere, beharrezkoa izanez gero. Konfidentzialtzat sailkaturiko dokumentu edota informazio guztien konfidentzialtasuna atxikitzea, eta arduraz jokatzea ebaluazioa baliatzerakoan erabili ahal edo behar den gainerako informazioarekin.
Independentzia: lantalde teknikoek balioetsiko dituzte eskaerak; ospe handiko adituek osatuko dituzte lantalde horiek eta eskatzailearen ekarpenen kalitatearen araberako irizpide orokorrak aplikatuko dituzte.
Prestigioa-Fidagarritasun zientifikoa: Egindako ebaluazioaren kalitatea ahalik eta handiena izatea bermatuko da, ospe handiko ebaluatzaileak aukeratuta.
Objektibitatea: Ospe handiko ebaluatzaileak erabiltzearekin batera, ahalik eta tarte handienak beharko du egon (fisikoa zein profesionala) ebaluatzailearen eta ebaluatuaren artean, objektibitate eta independentzia handiena lortze aldera. Erabilitako kalitateko protokolo eta adierazleak lantzeko eta argitaratzeko aukera sustatuko du horretarako agentziak.
Eraginkortasuna: Ahalik eta ebaluazio-prozesu sinpleena bilatuko da prozesu bakoitzerako, betiere ebaluazioari bizkorerantzuteko.
Berdintasuna: Eskatzailearen defentsa-mekanismo bat jarriko da abian, eta erreklamazio guztiak hartuko ditu bere gain lehen ebazpen baterako eta barne arbitrajeari begira. Justifikazioa: Ebaluazio-lantaldeak konpromiso hartzen dute ebazpen negatiboak behar bezala justifikatzeko, eta erabiltzailearentzako orientabide erabilgarri eta adierazgarriak emateko.