
Artisautza
Javier Aramendia. Gozogilea: Sarrera
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Hiru alditan eman ditugu argitara “fitxa gozoak”, hau da, gozogintzarekin lotutako artisauei buruzkoak. EUSKONEWSen 311. zk.an Hernaniko Adarraga familia ekarri genuen gurera; EUSKONEWSen 337. zk.an “gateau basque” pastela egiten aditua den Sarako Bixente Marichularri buruz aritu ginen, eta EUSKONEWSen 361. zk.an Tolosako Gorrotxategitarrak izan genituen hizpide. Gaurko gure gonbidatua irudimen handiko artisau gaztea da: JAVIER ARAMENDIA.
